Fundación Gaztelueta
Spanish | Euskera | English
 PRINCIPAL
Home
Gaztelueta Foundation
Previous
2009 Program
Papers

 PARTICIPACIÓN
Registration
Cómo llegar
Bilbao: the city

 CONTACT
Contact
Legal Notice


VII International Conference on Education
 
Jornadas de la Fundación Gaztelueta - 2004
 
PAPERS: JOSU SIERRA, ARRATE EGAÑA AND JESÚS GRISALEÑA - ISEI / IVEI
 
Josu Sierra, Arrate Egaña and Jesús Grisaleña
 

Josu Sierra, Arrate Egaña and Jesús Grisaleña - ISEI / IVEI

Ikasle hirueledunak bigarren hezkuntzan
Euskararen B1 eta B2 mailen ebaluazioa

 
 

Ikasle hirueledunak bigarren hezkuntzan

Hezkuntza eleaniztunaren helburua zera da: hainbat hizkuntzatan trebetasun eta errepertorio linguistikoak garatzea. Eleaniztasuna bizitza osoan zehar joaten da finkatuz eta, hainbat behar eta asmok bultzatuta, pertsonek hizkuntza gehiago gehitzen dituzte. Eleaniztasunerako eta hizkuntza aniztasunerako, beharrezkoa da besteen hizkuntzak onartzea eta hizkuntza eta kultura horiek jakin-mina piztaraztea. Oinarrizko jarrera horrek bermatzen du eremu urriko hizkuntzek irautea eta beste kulturetara eta pentsamoldeetara irekitzea. Hezkuntza-politika batek, egokia izango bada, bultzatu egin beharko du ama hizkuntza, hizkuntza koofiziala nahiz beste hizkuntza batzuk irakastea.

Ikerketa honetan, irakaskuntza eleaniztunaren testuingurua eta haren edukia hartu dira aintzat, eta metodologia eta atzerriko hizkuntzan emandako irakaskuntzaren esperientziak berraztertu dira, modu laburrean.

Ikerketaren helburuak

Hainbat ikerketa egin dira hezkuntza eleaniztuneko ikastereduetan ingelesa transmisio-hizkuntza gisa erabiltzeari buruz, eta denek adierazten dute ingelesez emandako ikasgaietan hizkuntzaren barneratze-erritmoa areagotu egiten dela ondorio txarrik izan gabe (ezagutza gutxiago lortzea, ikasteko zailtasunak...). Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza Sailak esperimentazio eleaniztuna jarri du abian, eta bermatu nahi du metodologiak aurreikusitako ondorioak sortzen dituela, ez duela ondorio disfuntzionalik ekartzen eta kostu-irabazi erlazioa arrazoizkoa dela. Hori dela eta, honako hau da ikerketa honen helburu orokorra:

  • DBHko zenbait ikastetxetan ezarritako esperientzia eleaniztunaren balio hezigarria eta eraginkortasuna egiaztatzea.

Honako hauek dira helburu espezifikoak:

  • Hezkuntza eleaniztunaren balioa analizatzea, eta aldi berean hauek baloratzea: eraginkortasun-maila eta Bigarren Hezkuntzako beste ikastetxeetara zabaltzeko aukera.
  • Talde esperimentaletako ikasleengan aztertzea ea 3. hizkuntzan lortzen den hizkuntza-konpetentzia handiagorik.
  • HE ezartzeak zer ondorio dituen analizatzea aukeratutako hezkuntza-maila guztietan (DBHko 1. zikloan, DBHko 2. zikloan, eta Batxilergoan).
  • Hirugarren hizkuntza irakasten diren irakasgaietan/gaietan ez dela ezagutza gutxiago eskuratzen egiaztatzea.
  • Aurreikusi ez den ondoriorik sortzen ote den analizatzea, ondorio onak zein txarrak.

Euskararen B1 eta B2 mailen ebaluazioa

  • Ebaluazio hauek tresna garrantzitsuak izan ziren
    • Gure ikasleriaren benetako konpetentziari buruzko hausnarketarako.
    • Egungo sistemaren baloraziorako eta benetan lortzen ari dena ikusteko, egungo legedia kontuan hartuz:
      • Betetzen al dira legeak markatutako helburuak?
      • Jakina, hauek ez dira egiten diren lehen ebaluazioak eta badakigu aspalditik eredu batzuek ez dituztela helburuak lortzen.
  • Markoaren ezarpenerako (EEMB) konpetentzia linguistikoen ebaluazioen arloan.
    • Ordurarte, proba desberdin bat egiten zen ebaluazio bakoitzerako eta ereduen artean konparatu, ez kanpoko erreferentzia batekin.

ISEI-IVEI-k Ebaluatutako euskararen B1 eta B2 mailak

  • Europako Erreferentzi Marko bateratuak markatutakoari jarraitzen diote.
  • Europako Erreferentzi Markoa Europa osorako hizkuntz egitarauak, kurrikulu-orientazioak, azterketak, testu-liburuak etab. prestatzeko oinarri bateratua da. Hizkuntza bat ikasten ari diren ikasleek hizkuntza hori komunikazio-tresna gisa erabili ahal izateko zer ikasi behar duten deskribatzen du Markoak.

Zer dio indarrean dagoen legediak?

  • Euskararen Erabilpena Arautzeko Oinarrizko Legea, 1982ko azaroaren 24koa.
    • 17garren atala.
    • Jaurlaritzak, ikaslegoari nahitaezko ikastaldiak bukatzerakoan bi hizkuntza ofizialak erabiltzeko adina ezagutuko ditueneko segurantza emateko xedezko neurriak hartu eta euskara-giroa bermatuko du,…
  • 1/1993 Legea, otsailaren 19koa, Euskal Eskola Publikoari buruzkoa.
    • 18 atala.
    • Euskara eta gaztelania nahitaez sartuko dira euskal eskola publikoan gara daitezen irakaskuntza-programetan, bi hizkuntzen ahozko zein idatzizko ulermena eta adierazpena benetakoa izan eta gutxienez ohizko harremanetarako eta erabilerako hizkuntza gisa erabili ahal izan daitezen.
 
 
2008 Gaztelueta Foundation
 

Home | Add Favourites | Contact | Legal Notice


VII International Conference on Education

VII International Conference on Education
GAZTELUETA FOUNDATION
-
contacto@jornadasgaztelueta.org
Barrio Artaza, 87. 48940 Leioa (Vizcaya)
Tel. +34 94 463 30 00 - Fax +34 94 480 14 03
© 2008 Web Design: Fernando Montero - Colegio Gaztelueta