Hezkuntzak Europako ezagutzaren gizarteek dituzten premiei erantzuten diela bermatzeko, funtsezkoak dira etorkizuneko ikuspegia eta ikasteko modu tradizionalen haraindian begiratzeko borondatea.
Hizkuntza-aniztasuna eta IKTen (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) ezagutza oso garrantzitsuak dira etorkizuneko europarrek hezkuntzaren bidez jaso behar dituzten funtsezko gaitasunei dagokienez. Hezitzaileek oso gutxitan erabiltzen dituzten komunikabide sozialak; ikasleentzat, berriz, komunikabide sozialak beren eguneroko jardueraren eta bizitzeko estiloaren zati dira. Ikasleek askotan erabiltzen dituzte hizkuntza atzerritarrak, beraiek komunikabide sozialekin jarduten baitira. Irakasleek, berriz, ez dute aitortzen hori zein mailatan geratzen den, eta hezkuntza formala ez da egoera horretara egokitu.
Aurkezpenean, kontraesan hori lantzeko, CLIL Cascade Network (EHII Edukien eta Hizkuntzen Ikasketa Integratuaren kateko sarea) eta bere plataformaren berri emango digute, eta CCN (CLIL Cascade Netwok) plataformak belaunaldi arteko jauzi hori gainditzen nola laguntzen duen eztabaidatuko da.
Aurkezpenean, lehendabizi, testuingurua ikusiko da. Horretarako, hezkuntzarekin lotutako joera orokor global batzuk errepasatuko dira, eta Europar Batasunean IKTek Europako ikastetxeetan duten eskuragarritasunari eta erabilerari buruz duela gutxi egin diren inkesta batzuen emaitzak ikusiko dira. Horren barruan, irakasleek izandako portaera-aldaketa ere ikusiko da.
Lehenengo ikuspegia CLIL Cascade Network plataformaren funtzioen inguruko deskribapena eta azalpena izango dira. Horien artean daude irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren arteko lotura eta garapen profesionala. Azkenik, CCN horrekin etorkizunera begira planifikatu diren garapenak zehaztuko dira, eta etorkizunean gauzatuko diren praktiken adibideak emango dira. Horien artean egongo dira ikasketa-ingurune berrien eta ikuspegi berrien sustapena, ikasgelak berregituratzeko lanak, ikasgelaren hormetatik haraindian egin beharreko lana, berrazterketarako baliabideak eta, garrantzitsuena, CNN plataformaren bidez Europako herrialdeen CLIL komunitatea eraikitzea.