Fundación Gaztelueta
Gaztelera | Euskera | Ingelesa
 NAGUSIA
Hasiera
Gaztelueta Fundazioa
Jardunaldien Historia
2009ko egitaraua
Hitzaldiak

 PARTE-HARTZEA
Izen-ematea
Nola heldu
Bilbo: hiria

 KONTAKTUA
Kontaktua
Legezko oharra


Hezkuntzari Buruzko VII. Jardunaldiak
 
Jornadas de la Fundación Gaztelueta - 2004
 
HITZALDIA: TERESA SERRA Y SUSANA DÍAZ
 
Teresa Serra Susana Díaz

Teresa Serra eta Susana Díaz

Matematikak katalanez, gaztelaniaz eta ingelesez Bartzelonako Vila Olímpica HLHIko hizkuntza proiektu integratuan.

 

Laburpena

Bartzelonako Vila Olímpica HLHI bere hezkuntza jarduera osoa hasieratik Hizkuntza Proiektu Integratuaren (HPI) inguruan garatzen duen Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea da. Proiektu hori ikastetxean dauden hizkuntzak hezkuntza jarduera guztietan berauek erabili eta komunikatuz ikasten direla dioen iritzian oinarritzen da; eta arreta berezia jartzen du katalana, gaztelania eta ingeles hizkuntzen ikaskuntzan eta Ingurumenaren Ezagutza eta Matematika arloetako edukien bidez. Elkarrizketa gelan ikasteko jardueren garapenaren funtsezko oinarria da. Matematikei buruz hitz egiteak beronen ikasketa bideratzen duten hizkuntzak ikasteari mesede egiten dio, baita Matematikak eurak ikasteari ere.

Komunikazio honetan gure arreta hiru hizkuntzak Matematiken bitartez eta horiek hiru hizkuntzetan ikastean jarriko dugu. Badira funtsezko alderdi batzuk ikasketa bikoitz hori matematiketako eduki zehatzak ikasten diren bitartean garatzeko: lan metodologia gelan eta gelatik kanpo, matematiketako edukiak hiru hizkuntzetan banatzea, ikasketak hizkuntza batetik bestera transferitzea,... Alderdi horien adibideak emateko matematikak katalanez, gaztelaniaz eta ingelesez ikastearekin loturiko klaseko hiru egoera aurkeztuko ditugu.

Curriculuma

Teresa Serra

Maistra eta psikopedagogoa. Ikastetxea sortu zenetik Hizkuntza Proiektu Integratua garatzen duen Bartzelonako Vila Olímpica HLHIko maistra eta Ikasketa burua.

Irakasleriaren Prestakuntza jarduera askotan hartu du parte LOGSEren ezarpenaren, matematiken irakaskuntza eta ikasketaren eta hizkuntzak beste arlo batzuetako edukien bitartez ikastearen garapenaren inguruan. Kataluniako Generalitateko Hezkuntza Saileko Matematiken Prestakuntza eta Praktika Erreflexiboaren Programa zehatzean parte hartu du.

Lehen aipaturiko gaiekin loturiko hainbat artikuluren eta ikasleriari eta irakasleriari zuzenduriko kurrikuluko materialaren egilea da.

Azken bi urteotan gauzaturiko Kataluniako Generalitateko Hezkuntza Saileko Matematika arloko kurrikuluaren garapenean parte hartu du.

Susana Díaz

Lehen Hezkuntza maistra, ingeles hizkuntza espezialista. 2002. urtetik lanean ari da Bartzelonako Vila Olímpica HLHIan -zentro horretan hizkuntza proiektu integratua praktikan jartzen da- eta hizkuntzak arloen bitartez irakasteari buruzko hainbat lan taldetan hartu du parte.

Gai horrekin loturiko irakasleriaren prestakuntza jardueretan eta HLOren ezarpenean oinarrizko eskumenen garapenari buruzkoetan parte hartu du prestatzaile gisa.

 
 
2008 Gaztelueta Fundazioa
 

Hasiera | Gustukoenetara erantsi | Kontaktua | Legezko Oharra


Hezkuntzari Buruzko VII. Jardunaldiak

Hezkuntza Eleaniztunari Buruzko VII. Jardunaldiak 2009
GAZTELUETA FUNDAZIOA
-
contacto@jornadasgaztelueta.org
Barrio Artaza, 87. 48940 Leioa (Bizkaia)
Tel. +34 94 463 30 00 - Fax +34 94 480 14 03
© 2008 Web diseinua: Fernando Montero - Gaztelueta Ikastetxea