Fundación Gaztelueta
Gaztelera | Euskera | Ingelesa
 NAGUSIA
Hasiera
Gaztelueta Fundazioa
Jardunaldien Historia
2009ko egitaraua
Hitzaldiak

 PARTE-HARTZEA
Izen-ematea
Nola heldu
Bilbo: hiria

 KONTAKTUA
Kontaktua
Legezko oharra


Hezkuntzari Buruzko VII. Jardunaldiak
 
Jornadas de la Fundación Gaztelueta - 2004
 
HITZALDIA: KEITH KELLY
 
Keith Kelly

Keith Kelly

EHII (CLIL) Natur Zientziatako ikasgaietan: hizkuntzaren papera.

 

Laburpena

Aurkezpen honek xedetzat du natur zientzien arloko hizkuntza identifikatzeko parametro argiak ezartzea. Ondoren, aurkezpenak lengoaia hori ikasgelan garatzeko tresnak erakusten jarraitzen du baita ere.

Berariazko gai zientifikoen barruan, hizkuntza hainbat ikuspegi desberdinetatik azter daiteke. Ikasgaiaren berariazko hizkuntza azter dezakegu; hots, arlo horretako berariazko gai baten curriculumaren edukiaren zatirik handiena. Adibidez, “zelulak eta ehunak” biologian. Interesatzen zaigun gaiaren diskurtso orokor akademikoa ikertu dezakegu, eta ikasgelan nola erabiltzen den aztertu. Azkenik, hizkuntza ez akademikoak ikasgelan duen erabilera aztertu dezakegu. Ikuspegi horiek guztiek Zientziatako ikasgai baten hizkuntza-diskurtsoaren koadroa osatzen dute. Hizkuntza dimentsio horietan erabiltzen dela jakiteak hizkuntza horren garapena planifikatzen lagun gaitzake, bai ikasgaiaren edukia bereganatzeari dagokionez eta baita eduki hori produzitzeari dagokionez ere. Aurkezpen honek Zientziatako hizkuntza hiru ikuspegi horietatik identifikatzeko eta antolatzeko bitartekoak erakutsiko dizkigu.

Zientziaren irakaskuntzan edukia eta hizkuntza integratzeko interes berezia duen beste arlo bat egitekoena da. Bereziki esanguratsuak diren bi arlo aztertu behar ditugu: lehenik eta behin, Zientzien arloko hizkuntzaren eskurapenean ikasleek jasotzen duten gidaritza edo laguntza aztertu behar dugu. Horrek esan nahi du, aztertu behar duguna izango dela zein laguntza jasotzen duten ikasleek zientzien arloko testuak irakurtzerakoan, eta zein laguntza jasotzen duten zientzien arloko hizkuntza berenganatzerakoan. Bigarren arloak produkzioarekin du zerikusia. Ikasleek laguntza handia behar izan dezakete, zientzien arloko hizkuntza idazketaren edo oratoriaren bidez produzitzerakoan. EHIIren erabiltzaileek laguntza hori nola eman jakin behar dute. Aurkezpen honek Natur Zientziak atzerriko hizkuntza baten bidez irakasteko jarraibide desberdinak eta materialen adibide desberdinak emango ditu.

Curriculuma

Keith Kelly Bulgarian bizi den hezkuntzako aholkulari independentea da. Atzerriko hizkuntzetan aditua da, eta Bristolgo Unibertsitateko gradu ondokoa du frantsesean, errusiarrean eta alemanean. Ondoren, Ingeles Hizkuntzaren Irakaskuntzaren masterra egin zuen Manchesterreko Unibertsitatean. Eskarmentu handiko irakaslea da, irakasleen prestakuntzan aditua. Gainera, Science Across the World izeneko taldeko kide da, eta Norwich Institute for Language Education (NILE) izeneko tutore elkartu. Keith Forum for Across the Curriculum Teaching (FACT) foroaren sortzaile eta koordinatzaile da baita ere. 1999tik 2003ra English Across the Curriculum proiektuaren koordinatzaile izan zen Bulgariako British Council izenekoan. Proiektu horrekin, ikastetxe elebidunetan eta elebidunekin lan egin zuen Bulgarian eta inguruan. Keith, John Cleggekin batera, NILE eta Leedseko Unibertsitate Metropolitarrarentzako EHIIren MA moduluaren egile da. Keith da Macmillanen zientzien eta geografiaren arloko hiztegi-ariketen autorea, eta IUPAC (Kimika Hutsaren eta Aplikatuaren Nazioarteko Batasuna) izenekoaren kide izendatua izan zen 2008ko urtarrilean, gai horren inguruan egindako ekarpen garrantzitsuengatik. Hezkuntzako aholkulari independente gisa jardun du 2003ko abuztutik, edukien atzerriko hizkuntzen bidezko irakaskuntzara zuzendutako hezkuntza-proiektuetan bereziki.

 
 
2008 Gaztelueta Fundazioa
 

Hasiera | Gustukoenetara erantsi | Kontaktua | Legezko Oharra


Hezkuntzari Buruzko VII. Jardunaldiak

Hezkuntza Eleaniztunari Buruzko VII. Jardunaldiak 2009
GAZTELUETA FUNDAZIOA
-
contacto@jornadasgaztelueta.org
Barrio Artaza, 87. 48940 Leioa (Bizkaia)
Tel. +34 94 463 30 00 - Fax +34 94 480 14 03
© 2008 Web diseinua: Fernando Montero - Gaztelueta Ikastetxea