Ponentzia honen bitartez, Gaztelueta ikastetxeko Hizkuntza (gaztelania, euskara eta ingelesa) sailak hiru hizkuntzen integrazio eta bateratze esperientzia aurkeztu nahi du Batxilergoko kurrikuluaren barruan testu tipologia aztertzeko.
Abiapuntua erabilera eremuen inguruko hausnarketa da, komunikazio egoera errealak planteatzeko asmoz; kasu honetan, erabilera eremua kazetaritza da.
Azterturiko adibidean zehatza eta balio kurrikular handikoa den narrazio testu mota garatu dugu: albistea. Testu mota honen aberastasun kurrikularra azpimarratu dugu komunikazio gaitasunarekin eta hizkuntza ekoizpenarekin loturiko trebetasunak garatzeko ematen dituen aukerengatik. Lan-ereduak zeharkakotasun garbia bilatzen du; eta hizkuntza horietako edozeinetan egindako aurretiazko lanetik hainbat hizkuntzatan sortzea eragin eta sorrarazten du. Mota horretako testuen ezaugarrietarako hasierako hurbiltzea hizkuntzen arteko lankidetzarekin egin da; bigarrenik, hizkuntza bakoitza aukeratutako testu motaren alderdi jakin batean espezializatu da; hirugarrenik, hizkuntza bakoitzean egindako lan hori hizkuntzetan aprobetxatuko da testu osoak sortzeko.
Ikas-sekuentzian egindako urrats horiek eduki gramatikalen praktikarekin eta prozedurari buruzko praktikarekin loturiko jardueren bidez osatu dira. Ikasleak sorturiko materialaren aurkezpenak ikasteko zereginak eta ebaluaketa integratzea errazten duen portafolio eredua hartu du, hausnarketa eta ikasleen eta irakasleen arteko ebaluaketa ere sustatzen duelarik.