|
HITZALDIA: DO COYLE |
| |
|
Do Coyle
Ikasgelako praktikak EHII pedagogien garapenarekin lotuz:
Txita ala arrautza? Haurra ala bainurako ura?
|
|
| |
Laburpena
Lan honek EHII pedagogia teorikoen eta ikasgelako praktiken arteko harremanaren inplikazioak aurkeztuko ditu. Baliabideak eta materialak ikaskuntzara eta irakaskuntzara zuzendutako ikuspegi-sorta bat sustatzeko eta uztartzeko egin edota erabili daitezkeela azpimarratuko da. EHII ikuspegi batzuk eraginkorrak izan daitezen, eskari kulturanitzak eta eleanitzak eragiten dituzten funtsezko printzipio zorrotzetan oinarritu behar dira. Horrek ezezagun “handiak” azaleratuko ditu: EHIIrako ikuspegiak eta potentzialak, jardunbide eraginkorra, irakasleen gaitasunak, materialak eta egitekoen diseinua, nahiz horien mantenimendua. Zer nahi dugu gure ikasleek ikastea, eta nola ulertzen ditugu horretara iristea ahalbidetuko duten bitarteko eraginkorrak? Gainera, EHIIrekin inplikatutako irakasleak, bere eskolatan gauzatzen den ikaskuntzaren arduradun izateaz gain, beren lana xehetasunez aztertzeko eta horren inguruan hausnartzeko ardura ere izan behar dute. Horrela, prozesu horiek bereganatzen dituzten irakasleak beren testuinguruetan errotuta dauden eta praktika konpartitua inplikatzeagatik bereziki esanguratsuak diren jardunbide-teoriak garatzeko posizioan daude. Saio honek azpimarratuko duen ikuspegiaren bidez, irakasleak ikaskuntza-komunitateak sortzeko eta sortzen laguntzeko prest daudenean, eraginak ahalmentsuak izan daitezke, eta aldaketa esanguratsuak eragin ditzakete ikasketa-giroak eraikitzeko moduari dagokionez. Gainera, teknologia berriek funtsezko funtzioa dute EHII giro horiek sortzerakoan eta laguntzerakoan. Beraiek EHII XXI. Mendeko ikaskuntzan eta irakaskuntzan kokatzen dute, eta mugarik gabeko ikasgeletarako bidea, nazioarteko ikasketa-planetarako bidea eta elkar ulertze globalerako bidea irekitzen dute. Beraz, nondik hasi?
Curriculuma
Do Coyle Ikaskuntzako Berrikuntzan katedraduna da, Erresuma Batuko Aberdeengo Unibertsitateko Hezkuntza Eskolan. Nazioartean ospetsua da, Edukien eta Hizkuntzen Ikaskuntza Integratuko (EHII) aditu gisa. EHIIko hainbat ekimen europar zuzendu ditu, eta beste hainbatean parte hartu du. Europa osoan erabiltzen den EHIIrako marko pedagogikoa garatu du. Zenbait gobernurekin ere jarduten da, ekimen politikoetan. Ikerkuntzari dagokionez, ikasgela barruan ematen den elkarrekintza, EHIIren irakaskuntza eta ikaskuntza, hizkuntza atzerritarrak eta EAL (English as an Additional Language) testuinguruak interesatzen zaizkio. Kultur arteko ulermena eta ikaskuntzaren gaineko eragina ikertzen ditu baita ere.
Interes berezia du teknologiaren bidez eta bideokonferentzia erabiliz hobetutako ikaskuntzan, mugarik gabeko ikasgelak eta ikaskuntza-komunitateak eraikitzeko. Nottinghameko Unibertsitatea utzi aurretik, Do Ikaskuntza Bisualeko Laborategiko zuzendaria zen. Laborategi horrek teknologiaren bidezko ikaskuntza ikertzen du, eta Zientzien Ikaskuntza Ikertzeko Institutuan egiten zuen lana diziplina arteko ikaskuntzan oinarritzen zen.
http://www.visuallearninglab.ac.uk/
http://www.lsri.nottingham.ac.uk/
Bere iritziz, EHII ikasle ororen eskubidea da, hezkuntza formaleko edo informaleko maila guztietan.
|
| |
|
|
| |
2008 Gaztelueta Fundazioa |
| |
|