Fundación Gaztelueta
Gaztelera | Euskera | Ingelesa
 NAGUSIA
Hasiera
Gaztelueta Fundazioa
Jardunaldien Historia
2009ko egitaraua
Hitzaldiak

 PARTE-HARTZEA
Izen-ematea
Nola heldu
Bilbo: hiria

 KONTAKTUA
Kontaktua
Legezko oharra


Hezkuntzari Buruzko VII. Jardunaldiak
 
Jornadas de la Fundación Gaztelueta - 2004
 
HITZALDIA: JASONE CENOZ
 
Jasone Cenoz

Jasone Cenoz

Eleaniztasuna, teknologia berriak eta modalitate aniztasuna:
ingelesa, unibertsitateko ikasketa hizkuntza

 

Laburpena

Ponentzia honek eleaniztasuna eta gaitasun eleanitza hezkuntzaren helburutzat hartzen ditu. Unibertsitateko eleaniztasun egoeran oinarritzen da, ingelesa irakas-hizkuntza gisa erabiltzea proposatzen duen eleaniztasun planaren ezaugarri nagusiak laburbilduz. Gero, teknologia berriek gaitasun eleanitzaren garapenean daukaten papera aztertzen da, modalitate aniztasunaren kontzeptua nabarmenduz, elkarreragin mota ezberdinen ondorio dena (osagai bisualak, soinuak eta bestelako osagai semiotikoak hartzen ditu). Ponentziaren bigarren zatia adibide bati buruzkoa da: "Language Planning: Social and Educational Perspectives" ikasgaian, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Heziketa Diplomaturakoa. Ikasgai honetan, teknologia berrien erabilera (Moodle plataforma) eta ingelesa irakas-hizkuntza gisa uztatzen dira. Adibide honek erakutsiko digu nolako aukerak eskaintzen dituzten teknologia berriek edukiak bigarren eta hirugarren hizkuntzetan irakasterakoan. Ondorioetan, helburuak ezartzean eta gaitasun eleaniztasuna eta emandako ikasgaien edukia ebaluatzean lengoaia erabiltzeko modu berriek izan ditzaketen ondorioak aztertuko dira.

 

Curriculuma

Jasone Cenoz Euskal Herriko Unibertsitateko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko katedraduna da. ‘The International Journal of Multilingualism’ aldizkariko editorea, International Association of Multilingualism elkarteko lehendakariordea eta Asociación Internacional de Lingüística Aplicada (AILA) elkarteko zuzendaritzako kidea da.

 
 
2008 Gaztelueta Fundazioa
 

Hasiera | Gustukoenetara erantsi | Kontaktua | Legezko Oharra


Hezkuntzari Buruzko VII. Jardunaldiak

Hezkuntza Eleaniztunari Buruzko VII. Jardunaldiak 2009
GAZTELUETA FUNDAZIOA
-
contacto@jornadasgaztelueta.org
Barrio Artaza, 87. 48940 Leioa (Bizkaia)
Tel. +34 94 463 30 00 - Fax +34 94 480 14 03
© 2008 Web diseinua: Fernando Montero - Gaztelueta Ikastetxea