Eusko Jaurlaritzako Berriztatze Zerbitzuan Europar Batasuneko Etengabeko Ikaskuntza-programako Grundtvig eta Comenius ekintzen (lehengo Sokrates) arduradun gisa, txostena hasteko bere helburuak aipatuko ditut:
Helburu orokorra: Europako Batasunaren barnean, hezkuntza eta prestakuntzako sistemen arteko trukaketa, lankidetza eta mugikortasuna bultzatzea, munduko kalitate-erreferentzia bihur daitezen.
Helburu zehatzak: hizkuntzen ikaskuntza eta hizkuntza-aniztasuna sustatzea, eta europar hiritartasunaren sentimendua sortzeko, baita ulerkortasunean eta giza baliabideekiko errespetuan oinarritutako etengabeko ikaskuntzaren gaitasuna indartzea eta beste herri batzuekiko errespetua eta tolerantzia sustatzea ere.
Eremu orokor honen barnean, etengabeko Ikaskuntza-programak eskaintzen dituen aukera ezberdinak aipatuko ditut:
- Europako beste zentro batzuekin lan-elkarketetan parte-hartzea:
- Alde askotako elkarketak (Grundtvig eta Comenius ekintzak)
- Aldebiko elkarketak (Comenius ekintza)
- Europako laguntzaile bati harrera egitea (Grundtvig eta Comenius ekintzak)
- Europako beste herrialde batzuetan Etengabeko prestakuntza-ikastaroetan indibidualki (Grundtvig eta Comenius ekintzak) edo ikerketa-bisitetan parte-hartzea.
- Internet bidez Europako beste zentro batzuekin senidetzean parte-hartzea (etwinning)
Batez ere 2009ko deialdiko berrikuntzak nabarmenduko dira.
Baita Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Berriztatze Zerbitzuaren beraren alde askotako trukaketa eta topaketen deialdiaren berrikuntzak ere. Honek, era berean, hauxe ahalbidetzen du:
- Euskal Herriko zentro eta Europako zentroen arteko trukaketan parte-hartzea.
Mª Concepción Bergera Serrano Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean. Urte batzuetan irakaskuntzan eta hizkuntzen prestakuntzan, eta Europar Batasunean trukaketa-programan lanean aritu ondoren, 2.000. urtetik Europar Batasuneko Etengabeko Ikaskuntzako Grundtvig eta Comenius ekintzen arduraduna da, Eusko Jaurlaritzako Berriztatze Zerbitzuan.