Bilbo dagoen lurraldea aspalditik dago jendeztatuta. Izan ere, hiribildu gisa sortu baino askoz lehenago jendea bizi zen; horrela adierazten dute, behintzat, lurpean aurkitutako aurkikuntza arkeologikoek. Horiek gutxi dira, baina sendoak ere bai. Bilboko historia bera Erdi Aroan hasi zen, Erdi Aroaren hasieratik, hain zuzen ere, hiribildua merkataritza enklabearen iturburu gisa agertzen hasi zenean.
1989tik 1992ra bitartean, Bilbo Metropolitarra Berpizteko Plana egituratu zen, III. Milurtekoaren Bilbo nolakoa izan behar zen definitzeko asmoz. Emaitza honako hau izan zen: "Bilbo, zerbitzu aurreratuetako hiria, industri eskualde moderno, kualifikatu eta lehiakor batean". Horrek XXI. mendeari begira proiektutako ingurune ekonomiko garatuan industria eta zerbitzuak banaezinak direlako ustea islatzen zuen.
Hiru bilioi pezetara hurbiltzen diren inbertsioak izanda, Berpizteko Planak euskal metropoli horren nazioarteko irudi berria eraldatu duten hainbat proiektu enblematiko sortu ditu, ahalegin publikoak eta pribatuak batuz. Nazioarteko ospea eta entzutea dituzten arkitekto eta ingeniariak, hala nola, Frank O´Ghery (Guggenheim Bilbao Museoa), Norman Foster (Metroa), Santiago Calatrava (Zubizuria eta Aireportua), César Pelli (Abandoibarrako zabalgunea), Federico Soriano (Euskalduna Biltzar eta Musika Jauregia) eta Stirling & Wilford (Intermodal geltokia), XXI. mendeko Bilbo berriari lotuta geratu dira betiko.
Informazio gehiago hurrengo webguneetan:
http://www.bilbao.net

http://www.euskalduna.net

http://www.metrobilbao.net

|